Oraingoan Eibarko argazki lehiaketa batekin gatoz, Informazio gehiago www.eibar.net aurkituko duzue.
Eibarko Udalak, Klub Deportiboaren laguntzaz, 2010eko Indalecio
Ojanguren XXIII. Argazki Lehiaketarako deia egiten du.
OINARRIAK
PARTE-HARTZAILEAK
Nahi duten guztiak.
GAIA
Norberaren aukeran.
LANAK
Gehienez ere 3 argazki zuri eta beltzean, eta 3 koloretan. Inoiz saritu
gabeak izan beharko dira.
IZEN-EMATE ESKUBIDEAK
Doakoak.
AURKEZPENA
Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu
beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko
dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko
da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki
guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero,
zenbakituta aurkeztu beharko dira.
Egilearen datuak -izena, abizenak, NAN, posta helbidea eta elektronikoa,
telefonoa eta, hala balitz, zein elkartekoa den - kartazal itxi batean joan
beharko dira, eta kartazala paketearen kanpoaldean erantsita. Kar ta za -
lean lanen lema jarri beharko da.
Lanak helbide honetara bidali beharko dira:
EIBARKO UDALA. Pegora
INDALECIO OJANGUREN XXIII. ARGAZKI LEHIAKETA
Untzaga Plaza, 20600 Eibar
Postaz bidaliz gero, ziurtaturik igorri beharko dira eta gasturik gabekoak
izango dira.
EPAI-MAHAIA
Argazki mailan oso ezagunak diren hiru pertsonek osatuko dute.
Izenak bere garaian ezagutaraziko dira.
ERABAKIA
Erabakia jendearen aurrean emango da eta irekia izango da.
Erabakia ukaezina izango da eta parte-hartzaileei postaz jakinaraziko
zaie.
ERAKUSKETA
Sarituak izan diren lanak Udalaren Portaleko Erakusketa Aretoan
erakutsiko dira. Gainontzekoen artean ere, batzuk aukeratuko dira
ikusgai ipintzeko.
KATALOGOA
Saritutako lanekin katalogo bat argitaratuko da. Bertan, nortzuk parte
hartu duten ere azalduko da eta parte-hartzaile bakoitzari bidaliko zaio.
LANAK ITZULKETA
Saritzen diren lanak Udalaren esku geldituko dira eta Udalak lanak erabiltzeko
eta argitaratzeko eskubideak gordeko ditu, baina hori bai, beti
norenak diren aipatuz. Saritu gabekoak, erakusketa itxi eta 60 egunen
buruan itzuliko dira.
OINARRIAK
• Partaide bakoitzak ezingo du sari bat baino gehiago jaso.
• Antolatzaileek lanak ongi zainduko dituzte, baina ezustean kalteren
bat gertatuko balitz ez dute inongo erantzukizunik hartuko.
• Epaimahaiak ahalmena du oinarri hauek ulertzerakoan izan daitekeen
ezusteren baten aurrean erabakirik egokiena hartzeko.
• Lehiaketa honetan parte hartzen duenak oinarri hauek goitik behera
jarraituko ditu.
EGUTEGIA
Lanak aurkezteko epea: 2010eko urriaren 8a
Erabakia: 2010eko urriaren 16a
Sari-banaketa: 2010eko urriaren 29a
Erakusketa: 2010eko urriaren 29tik azaroaren 21era
SARIAK
Ohorezko Saria
Argazki bilduma onenari
Koloretan edo zuri-beltzean...................500 E, garaikurra eta
Portalean erakusketa egiteko aukera.
“Indalecio Ojanguren” Sariak
Lehen mailako 4 sari
Koloretan edo zuri-beltzean
Argazki solteei ......................................................150 E
Euskal Herriko sariak
Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei
Lehenengoari........................................................150 E
Bigarrenari .................................................................130 E
Hirugarrenari ........................................................120 E
Herriko Sariak
Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei
Lehenengoari ......................................120 E eta garaikurra
Bigarrenari ...........................................................90 E
Hirugarrenari .........................................................60 E
16 urtetik beherakoentzako saria argazki onenari ......150€ argazkigintza
materialetan

| Hurrengoa > |
|---|