GAIA
Dibertsitatea
Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtean, eta kontuan izanda biodibertsitatea zaintzeko beharraren inguruan kontzientzia hartzeak dibertsitatearen dimentsio eta adierazpen guztiak ulertu eta aintzat hartzea eskatzen duela, hau da:
"Medioambiente Vitoria- Gasteiz Ingurumena" argazki-lehiaketaren 8. ediziorako deialdia egiten dugu. Lehiaketaren goiburua honako hau da: DIBERTSITATEA.
PARTE-HARTZAILEAK
Lehiaketa irekia.
MODALITATEA
Papereko argazkiak, zuri-beltzean nahiz koloretan. Edozein iruditratamendurako teknika edo prozedura onartuko da.
LAN KOPURUA
Gehienez hiru lan egile bakoitzeko.
AURKEZPENA
Formatu librea. Passe-partoutaren edo euskarri zurrunaren gainean jarri beharko dira, 40x45 edo 70x50eko neurrian.
IDENTIFIKAZIOA
Lan bakoitzaren atzeko aldean leloa agertu beharko da. Gutun-azal itxi batean, barrualdean, egilearen datuak sartuko dira; kanpoaldean, berriz, leloa edo ezizena.
SARIAK
1. SARIA 900 €
2. SARIA 600 €
3. SARIA 300 €
9 ACCESIT 150 €-koa bakoitza
Sariak Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren pean egongo dira, indarrean dagoen legeriaren arabera.
LANAK NORA BIDALI
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia. Olarizuko etxaldea, zk.g. 01006 Gasteiz
LANAK AURKEZTEKO EPEA
Irailaren 27tik urriaren 8ra, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren lan-orduetan.
EPAIMAHAIA
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak izendatuko du, eta argazkigintzan ospea duten pertsonek, garapen iraunkorrari lotutako lanbidean diharduen pertsonaren batek, eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko kideren batek osatuko dute.
EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK
– Argazkien kalitate artistiko eta teknikoa
– Aurkeztutako lanen originaltasuna, mezua edo irakurketa, eta dibertsitatearen kontzeptua bere dimentsio eta adierazpen guztietan aurkezteko gaitasuna.
EPAITZA
Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegian 2010eko urriaren 29an plazaratuko da.
SARI BANAKETA
Olarizuko etxaldean, 2010eko abenduaren 16an.
ERAKUSKETA
Aurkeztutako lanetako batzuk Olarizuko etxaldeko erakusketa aretoan erakutsiko dira, 2010eko abenduaren 16tik 2011ko urtarrilaren 9ra arte.
KATALOGOA
Saritutako 12 argazkiekin egutegi bat argitaratuko da eta parte hartzen duten guztiei bidaliko zaie.
LANAK ITZULTZEA
Lanak 2011ko otsailaren 28tik martxoaren 11ra bitartean jaso behar dira entregatu diren leku eta ordutegi berean. Agentziaren bidez edo ohiko postaz entregatutako lanak bide bera erabiliz itzuliko dira. Lanak esandako epean jasotzen ez badira, egileak erakunde antolatzailearen esku utzi nahi dituela ulertuko da.
OHARRAK
– Parte hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
– Sari guztiak eman beharko dira.
– Saritutako argazkiak lehiaketa antolatu duen elkartearen esku geratuko dira, eta eskubidea izango du erabili eta erreproduzitzeko, beti egilearen izena aipatuta.
– Aurretik sariren bat jaso duten argazkiek ezingo dute parte hartu.
– Erakusketan jarriko diren argazkiak bernizatu gabeko zur argiko markoetan apailatuko dira.
– Antolatzaileek zaindu egingo dituzte lanak beren esku daudenean, baina, hala ere, halabeharrez kalteren bat gertatzen bada, ez dira izango kalte horien erantzule.
– Lanak ondo bilduta bidaltzea komeni da.
– Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakiak onartzen direla eta uko egiten zaiola edozein legezko erreklamaziori.
– Baldintza hauek guztiak betetzen ez dituzten lanak lehiaketatik kanpo geldituko dira.
– Aurreikusi gabeko kasuak Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak interpretatuko ditu.
Lehiaketaren baseak eta argibide gehiago http://www.vitoria-gasteiz.org/cea/eu/html/20/808.shtml horrian aurkituko dituzue.

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|