Ondorengo lehiaketa honen berri eman didate gaur.
Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak Hondarribiko 2010. urteko "Erdi Aroko Azoka" argazki lehiaketa anto-latu du, ondoko baldintzen arabera:
PARTAIDETZA: Lehiaketa honetan edonork har dezake parte.
DATAK: 2010eko ekainaren 12 eta 13an. Azokaren ordutegia: larunbatean 12:00etatik 21:00etara eta igandean 11:00etatik 21:00etara.
LEKUA: Hondarribiko Alde Zaharra.
GAIA: Hondarribiko 2010. urteko Erdi Aroko Azoka.
MODALITATEA: Argazkia, koloretan edo zuri-beltzean.
LANAK ETA AURKEZPENA: partaide bakoi-tzak gehienez lau argazki aukez ditzake, sa-ritu edota argitaratu gabeak.
Irudiaren neurria guztira: 20x30 zentimetro (markorik eta euskarririk gabe ).
Lanaren atzealdean izen bat idatziko da eta horrekin batera datorren kartazal itxiaren kanpoaldean, aurkeztutako lanean edo lanetan idatzitako izen berak.
Kartazalaren barruan argazkiekin batera beste gutun-azal bat egongo da eta bere bar-nean egilearen izen-abizenak, helbidea, N.A.N.ren fotokopia eta telefonoa idatziko dira.
NORA ERAMAN ETA EPEAK: Lanak norbe-rak eramanda edo postaz nahiz mezulari bi-tartez bidalita honako helbide honetara era-man ahal izango dira.
Hondarribiko udala
BAZ
Kale Nagusia 20
20280 Hondarribia (Gipuzkoa )
Ordutegia: 9:00etatik 13:30era
gutunazalean adierazi beharko delarik:
"Erdi Aroko Azoka Argazki Lehiaketa 2010", 2010eko uztailaren 06ko 13:00orduak baino lehen.
Sari hauei P.F.G.Z.ri dagokiona kenduko zaie.
SARI BANAKETA: Herriko jaietan izango da.
Hondarribian, 2010eko martxoaren 11n.
Merkataritza eta Turismo zinegotzia
Maite Peláez Arregi
Informazio gehiago. http://www.hondarribia.org/

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
Ni ez dakit egongo nahize, agian egun pasa joango nahiz