Azpeitiko eta Azkoitiko udalek Gure Inguruari Begira argazki lehiaketa antolatu dute, irisgarritasuna ardatz dutela. Urriaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.
Gaia hain zabala izanik, sei kategoria ezarri dituzte antolatzaileek eta horien baitan sailkatuko dituzte irudiak: Motordun garraioak; Motorrik gabeko garraioak; Irisgarritasun oztopoak; Herribideak; Hiribideak eta Oinezkoentzako guneak: kaleak, parkeak, etab. Herribideak, gaur egun aisialdirako soilik erabiltzen diren arren, garai batean herritik herrira ibiltzeko erabiltzen ziren bideak dira.
Argazkien eremu geografikoa, ezinbestean, Azpeitiko eta Azkoitiko udalerriena izango da; hau da, argazkiak Azkoitian edo Azpeitian ateratakoak beharko dute izan, eta antolatzaileek baldintza hau betetzen ez dituzten lanak baztertu egingo dituztela adierazi dute.
Informaizio gehiago http://www.uztarria.com/albistiek/1271318976 horrialdean aurkituko duzue.