"ATCORE". Euskadiko Birika eta Bihotz Transplantatu eta Gaixoen elkarteak antolaturiko V. Argazki digital lehiaketa.
Hauek dira aurtengo edizioko oinarriak:


Gaia: "Bizitza"
Kontzeptua hain abstraktua izanda, beti izan da zaila bizitza zer den definitzea (latinez vita). Bizitza formulazio ezberdinen bitartez uler daiteke. Hau da, definizio bakar eta unibertsal batekin definitu beharrik ez dagoen kontzeptu horietako bat da. Adibidez, badira bizitza izaki-bizidunak kategorizatzen dituen ezinbesteko barne-baldintza bat dela esaten dutenak; beste batzuentzako, jaiotzaren eta heriotzaren tarteko egoera da.
Bizitzak jaiotzeko, hazteko, ugaltzeko eta hiltzeko gaitasunak inplikatzen ditu, eta ondoz-ondoko belaunaldietan, eboluzionatzekoa.
Zuzenean edo zeharka existentziarekin loturiko gizakiaren eta bere inguruarekin erlazionatutako kontzeptuak hartzen ditu bere baitan.
Edizio honetan edozein giza-egoerari, animaliari edo landareri atera dakioke argazkia, bizitza jardunaldi unibertsal ororen oinarri bezala planteatuz.
- Gehiago irakurri
- Iruzkinak (0)
- Ikustaldiak (252)


