argazkilaritza.com logoa

Zer da Gimp?

Euskal wikipediak dioenez, Gimp: (GNU Image Manipulation Program) GNU proiektuaren irudiak egokitzeko kode irekiko programa bat da. GNU General Public License lizentziapean argitaratzen da.

Software librearen argazki moldaketarako programa egokia da, izen handiko Photoshop programarekin aldera dezakegularik. Aurreneko bertsioa Unix sistemarako egokitu zen, GNU/Linuxentzat apropos pentsatu zelarik. Egun Windows eta Mac OS X sistema eragileentzako ere egokiturik dago.

Programa nahi den hizkuntzetan izateko aukera daukagula (euskara barne) gehituko nuke.

 

Gimp programaren logoa

 

Askotan jakinezak edo aldatzeko izaten ditugun nagiek ez gaituzte aukera berriak ezagutzeko bideak zabaltzera eramaten. Hori gertatzen da Photoshop-ekin. Naiz eta aplikazio hau garestia izan, benetan behar ez ditugun aukera pila bat eskaintzen dizkigun softwarea erosten dugu. Edo gure ordenagailuan, edozein birus edo zizare sartzeko arriskua hartzen dugu hau crackeatu nahian. Baina hau beharrezkoa al da?

Galdera honi erantzuna emateko dator ikastaro txiki hau. Photoshop-ekin egiten ditugun gauzak Gimp-ekin ere egin ditzakegula erakusteko eta probatzeko bildurrak alde batera uzten laguntzeko. Ea baliagarri suertatzen zaizuen.

 

Argazkilaritzaren oinarria

Gaurkoan pasa den urteko tour-ean ateratako argazki bat dakart. Berau Tourmalet mendian atera nuen. Oscar Freire da argazkikoa.

 

Astelehenetan argazkia

Pasa den sapatua berezi berezia izan zen Nausicaa eta niretzat. Lagun batek egin behar zuen txirrindulari biran argazki batzuk ateratzeko eskatu zigun. Eta guk nola ez, ezin genuen horrelako aukera bat galdu.

Dena goizean goiz hasi zen. Kamerak hartu eta garbitu ostean, bateriak ondo kargatuta eta memori txartelak ustuta atera ginen etxetik. Hasiera batean argazki gutxi batzuk atera behar nituen. Ondoren ea nola planteatuko genuen sesioa pentsatzen ibili ginen. Argazki sinple batzuk atera. Ondoren ibilbidean jarraitu kotxearekin, horrela bazen flash-a erabiliko geunen argazkiak ateratzeko? Eta ze abiadura erabiliko dugu? Nun geratuko gara argazkia ateratzeko?

Azken kiometroak antolatutako demoa.

Bertara iristeanTrek bizikleta berri berriak zeuden erakusgai, gero erabiliko zituzten berberak. Ederrak benetan.

 

Kirolak

Igande honetan, Maiatzak 16, Urnieta herriko XVII argazki rallya izango da.

Bi kategoria izango dira: librea eta 14 urtetik beherakoena.

Hone hemen kategoria libreari buruz jakitera eman dizkiguten oinarriak:

Lehiaketak

Argazki kamarari hautsa kendu, memoria-txartelak hustu eta hasi argazkiak ateratzen, bi lehiaketa gehiagorekin bait gatoz.


LOGOATCOREHOR

Aurreneko lehiaketa Atcore elkarteak antolatzen du (euskadiko bihotz eta birika, gaixoen eta transplantatuen elkartea). Hona hemen lehiaketa honetako oinarri batzuk:

Lehiaketak

Beno nire argazki bat erakutsiko dizuet. Eta denoi gonbidapen bat luzatu zuen argazkia, astelehenetan argazkia sailean gehitzeko.


Astelehenetan argazkia

Artikulu gehiago...

Orria: 5 Guztira: 24

5
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Azken iruzkinak foroan

gehiago ikusi...

Azken iruzkinak