argazkilaritza.com logoa

Etxera iritsi eta argazkia ikustean zenbat aldiz konturatzen gara ber zeruertz-lerroa oker dagoela? Argazkilaritzari ekiten digonean agian ez digu detailetxo horrek molestatzen baina gerora...

 

Argazkilaritzaren oinarria

Gutxi barru, Aste berdeko argazki rallya ospatuko da Zumaian. Hona hemen ezagutzera eman duten oinarriak:

  • Antolatzailea: Zumaiako Udala
  • Eguna: Maiatzak 29, larunbata
  • Izen ematea:  8:00 - 9:30tan Turismo bulegoan
  • Gaiak: Egun bertan jakitera emango dira
  • Nola aurkeztu: Digitalean, kolorean, jpeg formatuan. 50 argazki baino gehiago ezin izango dira atera. Txartelak gehienez 50 argazki eduki beharko ditu eta haueke zenbaki korrelatiboak izan behar dira. Argazkiak 13:00 - 15:00 ordu tartean deskargatu beharko dira Turismo bulegoan. Gero etxean ateratako argazkiak kontsultatu eta 6 argazki bilduma aurkeztu beharko da, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi beharko da gure aukeraketak jakitera emateko.
  • Erakusketa: Ekainaren 2tik 4ra
  • Sari banaketa eta argazki emanaldia: Ekainak 11, 19:00tan, Torreberrin
  • Sariak:

Argazki bilduma onenari: 250€ eta garaikurra

2. Saria: 125€ eta garaikurra

3.Saria: 75€

Argazki onenaren 1.saria: 150€

Antolatzaileek 50€-ko accesit-ak banatzeko aukera izango dute


12urtetik beherakoentzat Algorri Interpretazio Zenotrtik irteera antolatu bat egingo dute.

Informazio gehiago jaso izan nahi eskero, hemen uzten dizuegu argazki rallyaren deialdia

 

Lehiaketak

Astelehen honetan trenetik ateratako argazki bat dakart. berau trena martxan zegoela atera nuen, obturazio abiadura altu batekin. Eskuz fokuratu, iso-a altutu, obturazio abiadura azkar bat jarri, TV aukerarekin, eta argazkia atera. Hau duzue emaitza:

 

_MG_5725Argazkilaritza

Astelehenetan argazkia

Gaurkoan pasa den asteko erreportaiaren bigarren zatia dakat. Erreportaiaren lehenengo zatia Goizuetara bidean utzi genuen. Laister iritsi ginen bertara. Kale estuetatik ibilita

 

Horrela jarraitu genuen, enkuadre interesgarriak bilatu nahiean, zubi bat aprobetxatuz.

Kirolak

Iada denbora pasa da azkenengo gaia proposatu genuenetik.

"Berdea" gaiak ez zuen arrakasta haundirik izan baina beno, jendea animatzen ari da idaztera eta ea joko sinple hau aurrera eramaten dugun.

 

_MG_5501

Aste honetan udaberria gaia proposatuko dugu. Badakizue, bere osotasunean. Zuei udaberriak zer ekartzen dizue burura?

Gauza animatzeko, datorren asteazkenetik ostiralera argazki gustokoena bozkatu ahal izango duzue, eta bozketaren irabazleak datorren asteko gaia aukeratuko du.

Parte hartzera animatu!

Berriak

Zer da Gimp?

Euskal wikipediak dioenez, Gimp: (GNU Image Manipulation Program) GNU proiektuaren irudiak egokitzeko kode irekiko programa bat da. GNU General Public License lizentziapean argitaratzen da.

Software librearen argazki moldaketarako programa egokia da, izen handiko Photoshop programarekin aldera dezakegularik. Aurreneko bertsioa Unix sistemarako egokitu zen, GNU/Linuxentzat apropos pentsatu zelarik. Egun Windows eta Mac OS X sistema eragileentzako ere egokiturik dago.

Programa nahi den hizkuntzetan izateko aukera daukagula (euskara barne) gehituko nuke.

 

Gimp programaren logoa

 

Askotan jakinezak edo aldatzeko izaten ditugun nagiek ez gaituzte aukera berriak ezagutzeko bideak zabaltzera eramaten. Hori gertatzen da Photoshop-ekin. Naiz eta aplikazio hau garestia izan, benetan behar ez ditugun aukera pila bat eskaintzen dizkigun softwarea erosten dugu. Edo gure ordenagailuan, edozein birus edo zizare sartzeko arriskua hartzen dugu hau crackeatu nahian. Baina hau beharrezkoa al da?

Galdera honi erantzuna emateko dator ikastaro txiki hau. Photoshop-ekin egiten ditugun gauzak Gimp-ekin ere egin ditzakegula erakusteko eta probatzeko bildurrak alde batera uzten laguntzeko. Ea baliagarri suertatzen zaizuen.

 

Argazkilaritzaren oinarria

Artikulu gehiago...

Orria: 4 Guztira: 24

4
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Azken iruzkinak foroan

gehiago ikusi...

Azken iruzkinak