argazkilaritza.com logoa

Azkenkilometroak antolatutako demoa Trek demo tour barruan I

Puntuazioa erabili: / 0
TxarraOna 

Pasa den sapatua berezi berezia izan zen Nausicaa eta niretzat. Lagun batek egin behar zuen txirrindulari biran argazki batzuk ateratzeko eskatu zigun. Eta guk nola ez, ezin genuen horrelako aukera bat galdu.

Dena goizean goiz hasi zen. Kamerak hartu eta garbitu ostean, bateriak ondo kargatuta eta memori txartelak ustuta atera ginen etxetik. Hasiera batean argazki gutxi batzuk atera behar nituen. Ondoren ea nola planteatuko genuen sesioa pentsatzen ibili ginen. Argazki sinple batzuk atera. Ondoren ibilbidean jarraitu kotxearekin, horrela bazen flash-a erabiliko geunen argazkiak ateratzeko? Eta ze abiadura erabiliko dugu? Nun geratuko gara argazkia ateratzeko?

Azken kiometroak antolatutako demoa.

Bertara iristeanTrek bizikleta berri berriak zeuden erakusgai, gero erabiliko zituzten berberak. Ederrak benetan.

 

Detaile batzuk atera nituen,

errubera isolatuz,

denak segidan segidan jarriz.

Horrela txirrindulariak iritsi ziren. Giro ederra sumatzen zen bertan. Denak irrikaz zeuden begi aurrean zituzten bizikletak probatzeko.

Denak lasai hasieran.

 

 

Hasi zirenean Goizueta aldera jo zuten, guk kotxea artu eta segitzea erabaki genuen. Ez genekien nun gelditu, ez genekien argazkia nola atera, inprobisatzen joan ginen. Lehenengo kotxetik, abiadura haundiarekin ez trepidatzeko.

 

kotxetik ateratako argazkia

Gero Eñotzu aldean gelditu eta flash jarrita txirrindulariak kongelatu nahiean.

 

Eñotzu inguruan.

Enkuadre dinamikoan sortzen saiatu ginen, lurrean margotutako lerroekin,

behean lineak dinamismoa ematen dio argazkiari.

Jarraituko du....

Hits: 397
Trackback(0)
Comentarios (0)Add Comment

Escribir comentario

busy

Argazki erreportaiak - Kirolak