Astelehenetan argazkia seriean Zumaiako Itzurun hondartzan jokatutako zaldi lasterketaren argazki bat erakutsi genuen. Oraingoan bertan ateratako beste argazki batzuk erakutsi eta guk izandako esperientzia azaltzen saiatuko gara.
Argazkiak ateratzek hainbat proba egin genituen, filtro degradatu neutroa erabili, tabaco filtroa erabili, erabili beharreko isoa kalkulatu, obturazio abiadura azkarra edo mantxoa eta diafragmaren irikiera? Ze fokuratze mota erabili, automatikoa, manuala, aiservo, ...
Hona hemen emaitza batzuk.


Nausicaaren argazkia.

Lehen argazkiaren moduan, toyotaren iragarki bat lortu nahiean.

Dena ez zen lasterketa.

Karroei tiraka ere ibili ziren zaldiak. Nausicaaren argazkia.

Ezkerretan dauden argazkilari petodunak, argazkilari akreditatuak dira.

Barrido bat egiteko obturatze abiadura mantxotu nuen, isoa jaitsiz argi extra hau konpentsatzeko.

Beste zaldun bat ziztu bizian.

Jendez lepo zegoen Itzurun.
Lasterketari buruzko informazio gehiago helbide honetan bilatuko duzue.
http://www.baleike.com/index.php?option=com_content&task=view&id=3818&Itemid=68

| < Aurrekoa |
|---|