Ilargi betea izeneko artikuluan jasotako kritikak direla eta ilargiari beste argazki batzuk ateratzea erabaki dut.
Argazki hau ateratzeko 1/160, iso 100 eta f5.6erabili dut. Nahiko ondo dago esponituta, baina argazkiaren fokoa ez dakit oso santu dagoen tamalez.
Bigarren argazki honetan obturazio denbora handitu dut 1/15era pasata, beste bi aldagaiak berdin utzita.
Kasu honetan ilargia erreta ageri da.
Azkenik niri gehien gustatu zaidan argazkia. Ea zer iruditzen zaizuen. Konposaketa erregela bat erabili dut zein?

Esan beharra dago argazkiak Canon 350Dak dakarren kiteko 70-200 objetiboarekin daudela atarata. Honek duen kalitatea ez da itzela baina bueno...

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|