argazkilaritza.com logoa

Ilargi betea

Puntuazioa erabili: / 1
TxarraOna 

Gaur goizean ilargi beteari argazkiak ateratzera irten nahiz. Atzo goizean ikusi nuen paisaia batek deituta gaur goiz jaiki eta argazkiak ateratzeko prest atera nahiz etxetik.

ilargi betea agertzen da zuhaitz baten atzean eskutatuta, ondoan zuhaitz bat eta borda bat du. Urnietatik lasartera bidean

Honela tripodea eta kamara eskuan nituela atzo ikusitako lekura iritxi eta, iso 200, f22 bat eta 30segundutako exposizio batekin honakoa gertatu zait:

obturadorearen aspak ikusten dira ilargiaren gainean, izar baten itxura hartzen duelarik

Hau bai desastrea. Abertura oso txikia denez obturadorearen aspak bista-bistan geratu zaizkit. Hau horrela abertura haunditzea erabaki dut, f8 bat jarri eta argazkiak ateratzen jarraitu dut ondoren azaltzen den argazkia atera dudalarik.

ilargi betea agertzen da zuhaitz baten atzean eskutatuta, ondoan zuhaitz bat eta borda bat du. Urnietatik lasartera bidean

Ez dira beste munduko argazkiak baina gauza batzuk erakutsi dizkit gaurko irteera honek:

  • Tripodea behar beharrezkoa da.
  • Ispilua blokeatu eta argazkia botatzea hobeto da
  • Erabili hurruneko kontrola argazkia ateratzeko
  • Abertura normal bat erabili f8 adibidez

Ez dago gaizki goizeko 6ak baino lehenago egindako erokeria izanda.

Hits: 870
Trackback(0)
Comentarios (2)Add Comment
62
eranztuna
escrito por aitor regillaga, martxoa 10, 2009
Nausicäa, zuk esanda bezala eginda, ez nuke zeruaren detailerik lortuko. Hori 2. irudian ikusten da. Espozizio denbora jeisten badut zerua eta lurra beltzak azaltzen dira, eta nik ez nuen ilargia bakarrik atera nahi. Hurrengo baterako utziko dot hori.

beste bat arte!
0
bai nik ere hobetu daitezkeela uste dut
escrito por nausicaä, martxoa 10, 2009
Ez hal duzu probatu irakurketa puntual bat ilargiari egiten eta horrekin jokatu? Ez dakit horrela ateratzen zaizkioin argazkiak ilargiari, baina uste dut gainesponituta dagoela ilargia.
Agur

Escribir comentario

busy

Argazki erreportaiak - Paisaia eta lekuak