Agindu bezala heldu gara Nazcara. Bertan duela urte batzuk urrez betetako meategi ugari zeuden, baina gaur egun ia denak agortu dira. Orain, bertako desertuan dauden marrengatik da Nazka ezagunak. Marra hauek duten berezitasuna irudiak bere osotasunean ikusteko aireratu egin behar dela, hots, hegaz egin behar dela irudiak ikusteko!!! Hori da arrigarriena, marra hoiek duela ehundaka urte egin bait ziren, gizakiak hegaz egiteko gailua asmatu baino askozaz lehenago. Horregatik hainbat teoria daude marren egileen inguruan eta baita egitearen zergatiaz. Batzuentzat, Nazca zibilizazioko biztanleek, nolabaiteko erritu batean eginiko marrak dira, badira baita Nazcako bistanleek nolabaiteko globo bat asmatu zutela diotenak, beste batzuek aldiz, extraterresteek eginikoak direla diote... Misterioa hor dago beraz, baina guretzat garrantzitsuena irudiak ikustea zen, beraz hegazkina artu eta airetik ikusi genituen.


Lehenengo hainbat marra ikusten genituen.
Geziak, trapezioak, kilometroetako marra zuzenak...

Eta segituan bale baten irudi batera iritsi ginen.
Urrengoa irudi arrigarriagoa da, batzuentzat Expediente X-eko extraterresteen itsura du eta hauek dira marren egileak.. Ba ahal du antzik?

Kondorra.


Harmiarma.
kolibria.

Eskuak.

Argazki hauek ikusita ez al duzu uste ezin zuela luerretik hegan egin gabeko norbaitek egin? Agian noizbait jakingo da nola egin ziren benetan marra horiek
baina gaur egun hain polita den misterioak liluratzen utziko dugu.
Behin Nazcako desertuak liluratu ondoren, autobusa hartu eta 11 edo 14 ordutako bidaian, ez naiz oroitzen zehazki zenbat ziren, Arekipara joan ginen.
Beraz urrengo atalean.... Arequipa eta Colcako kainoina.
Hurrengorarte.

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|