argazkilaritza.com logoa

Peruko ibilerak. lehen atala Paracas

Puntuazioa erabili: / 0
TxarraOna 

Duela hiru urte neska eta biok Perura joan ginen.Bertan izugarrizko paisaia politak ikusi genituen eta nola ez! hainbat argazki ere atera genituen. Horregatik hainbat artikulotan neretzat atera genituen argazki politenak erakutsiko dizuet.

Hasteko gure lehen geldialdian geratuko gara: Paracas eta Islas Ballestas. Leku hau Limatik 260 km hegoalderantz dagoen Pisco herriaren ondoan dago. Paracas itsas ertzean dagoen desertu bat da eta bertan duela denbora asko Paracas zibilizazioa errotu zen. Horregatik hainbat aurkikuntza egin dira bertan zibilizazio honi buruz, ala nola burmuineko operazioak egiteko gai zirela... Guzti honi buruzko informazioa bertako interpretazio zentruan aurki ditzakezu.

La Catedralla catedral deritzon harri multzoa

 

Harri multzo hau, milloika urtetan Pazifikoko olatuen bidez higatutako harkaitzak dira eta bertakoek katedral itsura duela diote. Gaur egun ordea, duela urte bete pasariko lurrikarraren ondorioz, milloika urtetan ozeanoak eginiko arkoa eta torrea txikituta daude.

 

Txorien itsasontziaitsasontzi bat txoriz beteta

Itsasontzi hau Islas Ballestasera joateko, Paracas herrian dagoen kaian dago.

El Candelario El candelario irudia

Islas Ballestaserako bidean, oraindik itsas ertzetik gertu gaudela El Candelario deritzon irudiarekin topo egingo dugu. Irudi hau desertuko arearekin dago eginda. Teoria ugari daude egilearen ingurua, batzuek Nazcako marrak egin zituzten berberek egin dutela diote eta beste batzuk San Martin libertadoreak eginiko masoien sinbolos beteriko irudia dela diote. Nork egin duen jakin gabe ere argi dagoena zera da, irudia izugarri handia da eta berau osotazunean ikusteko ozeano pazifikoan barneratu behar zara.

Txorien Erreinua txorien erreinua

Iritxi nahiz Cormorana

Hokloi Pinguinoak Pinguinoak

Islas Ballestara iristean hainbat txori espezie ikusiko ditugu eta ez hori bakarrik, espezie bakoitzetik milaka aurkitzen dira. Horregatik orain dela urte batzuk ongarri gisa erabiltzen den wanoa ateratzen zuten bertatik eta estruktura horitaz baliatuz itsasontzia kargatzen zuten. Gaur egun erreserba naturala izendatuta dago eta debekatuta dago bertab lurreratzea. Ondorioz txoriak dira bertako biztanle bakarrak. Hirugarren argazkian ikusten diren  pinguinoak, gaur egun galtzorian dauden Hokloi pinguinoak dira. Jakin ezazue Lurrean ikusten den txuri hori txorien gorotzak direla, eta beraz, imaginatuko duzuenez, sekulako usaina dago bertan.

Azkenik ikusi irla hauetan bizi diren beste inkilinoak, itsas lehoiak. Hauek urte guztian egoten dira bertan eta ondartzan kumeak jaioko eguna ireltzean milaka lehoi elkartzen dira. Garai horretan millaka kilometrotara bizi diren condorrak beraien plazenta jatera etortzen dira.

Lehoia eta Txoria lehoia eta txoria

Lehoiak Ilehoiak 1

Lehoiak atsedena IIlehoien deskantzua II

Maite Zaitut Maite zaitut

Hondartza hondartza

Ni naiz Errege ni nahiz erregea

Bainua Bainua

Agurra Agurra

Irla ondoan arrain ugari dagoenez hainbat arrantzale etortzen dira arrantzoan, ondorioz, goizean bakarrik bisitatu ahal da irla, arratsaldean arrantzaleentzat erreserbatuta dago lantsen zaratak arrainak ez izutzeko. Arratsaldea arrantzaleentzaleen txorien eta lehoien garaia iristen da.

Hau da Peruko bidaiaren lehen geldialdia, urrengo geldialdia Nazcako marrak. Espero dut gustoko izatea.

 Informazio gehiago nahi baduzu sartu http://www.paracas.com/ webgunera.

Hits: 688
Trackback(0)
Comentarios (0)Add Comment

Escribir comentario

busy

Argazki erreportaiak - Paisaia eta lekuak