argazkilaritza.com logoa

Paisaia eta lekuak

Abadiñotarra izanik, txikitan bi toki berezi bisitatzen genituen asteburuetan bazkal ondorengo kafetxoa hartzeko. Bata herriko Mendiola auzoan dagoen jatetxea, eta bestea Iurretako Goiuri auzo-ko jatetxea. Azken honen terrazatik gozatu dezakegun paisaia erakutsi nahi dizuet oraingo honetan.

Iurretako Goiuri auzokotik ikusten den paisaia CC-BY 2.0 Ichitaka. Iurretako Goiuri auzoan gozatu dezakegun paisaia.

 

Argazkia 10 argazkiz dago osatua eta Hugin programarekin lotuak. Honelako argazki handietan argazki asko daude gordetan. Niri gehien gustatzen zaidan Udalaitz mendiaren argazkia esaterako.

Argazki erreportaiak - Paisaia eta lekuak

Puntuazioa erabili: / 1
TxarraOna 

Dakizuen bezala pasa den ostiralerako webguneko kide batzuk deialdia egina zuten Zumaian argazki batzuk ateratzeko, eta bide batez guztiok elkar ezagutzeko. Bertan Ichitaka, Treke, Iskan eta Iñigo elkartu ginen arratsalde ederra pasatzeko asmoz.

Eguna goibel esnatu genuen eguraldiari dagokionez, euri apur bat egin zuen eta horrek bildur apur bat eman zigun. Euskalmet-ek ordea arratsalderako hona zetorrela zioen. Eta horrela gertatu zen. Eguraldi bikainarekin atera ahal izan genituen argazkiak.

Aurkezpenak egin eta gero Itzurun aldera joan ginen. Argazkiak ateratzen hastea kostatu zitzaigun. Nire kasuan hau izan zen lehena.

 

Itzurungo hondartza, cokin filtro degradatu batekin.Ichitakaren argazkia CC-BY lizentziapean.
Ichitakaren argazkia CC-BY lizentziapean. Itzurungo hondartza, Cokin filtro batekin.

Argazki erreportaiak - Paisaia eta lekuak

Pasa den asteburu hau berezia izan da niretzat. Nire iloba jaio da eta horrek Donostia hospitalera eraman nau. Bertara nola ez argazki kamera eraman nuen ezagutu berri dugun morroxkoteari argazkiak ateratzeko.

Islada hau ikusi nuenean argazkia ateratzea erabaki nuen. Ea gustoko duzuen.

 

 

Donostia hospitaleko gruaren isla

Argazki erreportaiak - Paisaia eta lekuak

Puntuazioa erabili: / 2
TxarraOna 

Asko oporretan joanak dira iada. Beste batzuk hemen gaude beroa gainditu eta lan egin beharrean. Baina udan bete betean sartuta gaude eta denok dugu argazkiak ateratzeko denbora gehiago.

Proposamen honekin kanpora joan gabe Euskal Herrian aurkitu ditzakegun txoko ederrenak ezagutarazi nahi ditugu. Ezagunak eta ezezagunak.

Foroan hari bat zabalduko dugu zuen txoko gogokoenak ezagutarazteko.

Adibide gixa Berritx-en Itzurun hondartzako argazki hau:

Zumaiako Itzurun hondartza

Berau Zumaia herrian kokatuta dagoen Itzurun hondartza da. Txoko ezaguna bertan aurkitu ditzakegun Flish izeneko fenomeno geologikoaren.

Honakoa adibide bat besterik ez da, animatu!

Argazki erreportaiak - Paisaia eta lekuak

Atzokoan Zumaiako San Telmo jaien errepikapenak ospatu ziren Zumaian. Bertan kokatzen den Itzurun ondartzen Zaldi-lasterketa berezi bat ospatu zen eta hona hemen Nausicaak ateratako argazki bat.

Argazki erreportaiak - Paisaia eta lekuak

Artikulu gehiago...

1 / 3 orria

Hasiera
Aurrekoa
1