argazkilaritza.com logoa

Argazki erreportaiak

Gaurkoan Markelen argazki bat erakutsi nahi dizuet.

Markelen erretratua ©Ichitaka Markel

Argazki erreportaiak - Astelehenetan argazkia

Abadiñotarra izanik, txikitan bi toki berezi bisitatzen genituen asteburuetan bazkal ondorengo kafetxoa hartzeko. Bata herriko Mendiola auzoan dagoen jatetxea, eta bestea Iurretako Goiuri auzo-ko jatetxea. Azken honen terrazatik gozatu dezakegun paisaia erakutsi nahi dizuet oraingo honetan.

Iurretako Goiuri auzokotik ikusten den paisaia CC-BY 2.0 Ichitaka. Iurretako Goiuri auzoan gozatu dezakegun paisaia.

 

Argazkia 10 argazkiz dago osatua eta Hugin programarekin lotuak. Honelako argazki handietan argazki asko daude gordetan. Niri gehien gustatzen zaidan Udalaitz mendiaren argazkia esaterako.

Argazki erreportaiak - Paisaia eta lekuak

 

Trek demo road 2010, Hernaniko Azken kilometroak antolatuta.

 

 

Hernani, 2010ko Azaroak 27 ditu eta eguraldia goibel dago. Azken egunetan ur pila bat erori da zerutik eta nahiko arduratuta daude antolatzaileak.

Bitartean Madone bizikleta berriak probatzeko aukera eta hau galtzeko prest ez dauden txirrindulari multzoa hauei begira. Nausicäa eta biok nola hasi jakin gabe gaude, guztiei batera, detaileak, irudi asko ikusten ditugu baina ez gaude ohituta honelako argazkiak ateratzeko. Pedallier aldizkariko argazkilaria argazkiak atera eta atera dabil alboan.

 

 

Trek Madone bizkletak probatuak izateko prest, denak lerroan

 

 

Argazki erreportaiak - Kirolak

Aspaldian ateratzen ditudan argazkien %70 mendien inguruan ateratakoak dira. Gaurkoa nola ez Adarra mendiaren ingurukoa da.

Aste arraro hauek aitzakitzat jarrita barkamen eske nator gaurkoan ere. Astelehenean prest behar zuen sarrera 2 egun beranduago idazteagatik.

Urnieta inguruan ibilalditxo bat ematera irten eta ateratako argazkia duzue honakoa, Sagaztiek osatzen duten irteera puntuan Adarra mendia jarriz sakontasuna eman nahi izan diot argazkiari. Ondoren Bibble programarekin, txuri-baltzera pasa eta moztuta aurkezten dizuet.

Sagaztiak eta Adarra mendia Urnietatik ikusita CC-BY 2.0 Ichitaka. Urnieta inguruan dauden ibilbide baten sagarrondoak Adarra mendira garamatzate

Argazki erreportaiak - Astelehenetan argazkia

Gaurkoan pasa den asteko erreportaiaren bigarren zatia dakat. Erreportaiaren lehenengo zatia Goizuetara bidean utzi genuen. Laister iritsi ginen bertara. Kale estuetatik ibilita

 

Horrela jarraitu genuen, enkuadre interesgarriak bilatu nahiean, zubi bat aprobetxatuz.

Argazki erreportaiak - Kirolak

Artikulu gehiago...

1 / 13 orria

Hasiera
Aurrekoa
1