argazkilaritza.com logoa

Oparitu liburu bat

Puntuazioa erabili: / 3
TxarraOna 

Iritsi da Gabona eta honekin batera "egin beharreko" opariak eta honek ekarritako buruhausteak. Argazkilaritza.com webgunetik lagundu nahi dizuegu argazkilaritzari buruz oparitu daitezkeen hiru liburu aipatuz.

 

Aipatuko den lehenengo liburua, kamera digitalarekin egiten diren argazkien prozesamenduari buruzkoa da.

 

 

Fotografia digital de alta calidad (José Maria Mellado)

 

Orriak: 453

Editoriala: Artual Ediciones

http://www.digitalaltacalidad.com/

 

Melladok idatzitako liburu honek, argazkilaria lagundu nahi du kamara digitalen inguruan lan-fluxu egokia bilatzen. Berak erabiltzen duen lan fluxua esplikatzen du eta kamera digitalen inguruan dagoen software desberdinari buruzko trikimailu eta herraminta batzuk azaltzen ditu.

 

Aipatuko den bigarren liburua, argazkia baten konposizioa azalduko da

 

Composición (David Präkel)

 

Orriak: 176

Editoriala: Blume

 

Argazkilaritzako munduan hasi berriak diren pertsonei zuzendutako dago. Hala ere, argazkilariek ere kontsulta moduan erabili dezakete. Bertan argazkien konpozisioari buruz hitz egiten du,  erabiltzen diren teknikak argi azalduz. Zer da linea, zer da puntua, erregela multzo bat, etb. Argazkia montatzen ari zarenean eskertuko duzu hau irakurri izana.

 

Hirugarren liburu bezela, Robert Capa argazkilari famatuaren liburu bat.

 

Ligeramente desenfocado (Robert Capa)

 

Orriak: 304

Editorial: La Fábrica

 

Robert capa XX.Mendeko argazkilaririk garrantzitsuenetarikoa da.

Liburu honetan, 2. mundu gerran bizitako esperientzia kontatzen du lehenego pertsonan. Autobiografia izan arren apur bat nobelizatuta dago, bere nahia pelikula batera pasatzea bait zen. Honela Argelia, Sicilia, Italia eta Normandiako kanpainak, indar aliatuen ikuspuntutik erakusten ditu. Gerra bere krudeltasun osoz, bere argazkiez irudikatuta. Benetan liburu interesgarria.

 

 

 

 

Hits: 562
Trackback(0)
Comentarios (1)Add Comment
64
...
escrito por akiliki, abendua 18, 2009
Lista horretan "El ojo del fotografo" Michael Freeman liburua gehituko nuke. Konposizioaren inguruko gaiak jorratzen ditu era eraginkor batean. Blume editorialarena da.

Escribir comentario

busy

Berriak - Kuriositateak

<<  Otsaila 2012  >>
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    

Azken iruzkinak foroan

gehiago ikusi...

Azken iruzkinak