Argazki batean histogramak, bertan dauden pixel guztien argitasunaren araberako grafika estadistikoa da, hots, argazkiko pixel guztiak banan banan hartu eta duen argitasunaren arabera alde batean edo bestean marrazten dira. Baina zer esan nahi dugu honekin, adibide batzuekin hobeto ikusiko dugu.

Agerikoa denez argazkian tono bat bakarrik dago txuria, ondorioz histogramaren eskubialdean marra beltz bertikal bat ikusten da. Hau da, argazkiko pixel guztiak histogramaren eskuinaldean daude irudikatuak.


Kasu honetan pixel guztiak ezkerrean daude kokatuta.


Oraingoan tonoa gris neutroa denez histogramaren erdian dago marra, pixel guztiak tono horretan kokatuta daudelako.




Artikulo motz honekin histogramak zer esaten duen modu erraz batean azaldu nahi izan dugu, hurrengo artikuluetan gehiago sakonduz joango gara histogramaren munduaz, horretarako argazki errealak erabiliz. Beraz hurrengorarte!

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|
Eta zertarako erabili dezakegu informazio hau?