argazkilaritza.com logoa

José Luis Rodríguez argazkilariari "Veolia" saria kendu diote

Puntuazioa erabili: / 2
TxarraOna 

Seguraski, sari honen berri denok eduki genuen. José Luis Rodríguez argazkilariak, Londreseko naturaren historiaren museoak eta BBC-k antolatzen duten "Veolia de Fotografía de Naturaleza 2009" saria irabazi zuen, otsoa azaltzen den argazkiaren bitartez. Benetan argazki oso ona da eta autorearen esanetan, hilabete askoko lana izan zen argazki hori ateratzea. 43.000 argazkien arteko hautaketa izan zen.

Jakin berri dugun bezala, sarean eta argazkilarien artean zurrumurru batzuk zeuden otsoaren inguruan. Batzuen uztetan, otsoa "modelo" bat bezala erabili zela diote. Sariko antolatzaileak bildu dira berriro ere gai honen inguruan eztabaidatzeko, eta inbestigazio batzuk egin ondoren, otsoa basatia ez dela ikusi dute eta José Luis Rodríguez argazkilaria sari eta dirurik(10.000$) gabe gelditu da. Hauek esaten dutenez, argazkilariei banatzen zieten arauetan argi ageri zen ezin zela inolako animali "modelorik" erabili eta hau guztiz basatia izan behar zen.

 

Eskerrik asko Urkori berria bidaltzeagatik.

 

Hits: 508
Trackback(0)
Comentarios (0)Add Comment

Escribir comentario

busy

Berriak - Berriak

<<  Otsaila 2012  >>
AlAsAzOgOrLrIg
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    

Azken iruzkinak foroan

gehiago ikusi...

Azken iruzkinak