Azpeitiko Argazki Elkarteak Gau-txori I. Argazki Rallya antolatu du. Argazki rally honek, izenean irakurri daitekeen bezala, berezitasun batekin datorkigu: gaueko rallya izango da.
Hona hemen rallyari buruzko informazioa:
1. Bilduma onenari: 120€ eta garaikurra
2. Sailkatuari: 90€ eta garaikurra
3. Sailkatuari: 60€ eta garaikurra
Izen-ematearen kostea 15€ izango da. Honekin, afari bat izango duzue (oilaskoa entsaladarekin, sagardoa edo ura, postrea eta kafia). Ordainketa, rallyaren egun berdinean izango da 18:00 - 19:00 tartean Azpeitiko Argazki Elkartean: Perez Arregi 1-1º (Telefónica eraikuntza).
50 partaide izango dira gehienez, beraz azkar ibili! Interesatuak otsailak 19 baino lehenago Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi beharko dute.
Informazio gehiago jaso nahi baduzue hona hemen kontaktua:
AZPEITIKO ARGAZKI ELKARTEA
Web helbidea: http://www.azpeitikoargazkielkartea.com/
Email helbidea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|