Aspaldian ateratzen ditudan argazkien %70 mendien inguruan ateratakoak dira. Gaurkoa nola ez Adarra mendiaren ingurukoa da.
Aste arraro hauek aitzakitzat jarrita barkamen eske nator gaurkoan ere. Astelehenean prest behar zuen sarrera 2 egun beranduago idazteagatik.
Urnieta inguruan ibilalditxo bat ematera irten eta ateratako argazkia duzue honakoa, Sagaztiek osatzen duten irteera puntuan Adarra mendia jarriz sakontasuna eman nahi izan diot argazkiari. Ondoren Bibble programarekin, txuri-baltzera pasa eta moztuta aurkezten dizuet.
CC-BY 2.0
Ichitaka. Urnieta inguruan dauden ibilbide baten sagarrondoak
Adarra mendira garamatzate

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|