Arabako Valdedegobiako herritxo batean egon eta bertako lasaitasun eta paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Inguruan Euskal Herriko txokorik berezienetako bat bisitatu genuen, Gasaltza-Añana. Gatza ateratzeko erabiltzen duten eragatik, herriko arkitekturak duen xarmagatik eta eskaintzen dituen paisaiagatik herri ikusgarria dugu.
Bertako berezitasunetako bat, erdi-arotik datorren gatza ateratzeko modua dugu. Argazkian honetan erabiltzen dituzten Gatz-larrainen ikuspegi bat aurkezten da.
CC-BY 2.0
Ichitaka. Añanako-gesaltza herriko Gatz-larrainak
Argazkia 13 zatiz dago osatua. Berau Hugin programarekin burutu da. 230MB-eko argazki erraldoi bat eskuratuz. Bertan hainbat xehetasun aurkitu ditzakegu. Lehenengoa eraikin hauetatik ateratako gatza litzateke. Denbora luzez ur gazia larrainetan egon ondoren, ura lurrunduta gatza bakarrik gelditzen da bertan.
CC-BY 2.0
Ichitaka. Gatz-larrainetatik ateratako gatza.
Beste bat gatza ateratzeko eraikina bera litzateke.
CC-BY 2.0
Ichitaka. Gatz-larraina

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|