Pasa den astean Valladolid hiritik urtxintxa bat ekarri genuen. Aste honetan beste animalia bat dakargu, Katua.
Hernaniko Lizeaga auzoan bizi da eta sekulako tripa zaharra dauka. Duela askotik ezagutzen dut eta baneukan honi argazkia ateratzeko gogoa.
Honela larunbat goizean handik buelta bat ematen ari nintzela izan nuen aukera.
Kotxe beltz baten gainean zegoen lasai-lasai, kameran 70-200mm jarri eta kontrapikatu enkuadrea aukeratu nuen katuari handitasun toke bat emateko. Begietara fokuratu eta klik, argazki hau atera nuen:

Ea zer iruditzen zaizuen.

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|