Argazki bat erregistratuko duen gailura sartzen den argi kopurua da exposizioa. Argi kopuru hau pausutan neurtzen da eta aurrerago azalduko ditugun 3 parametroen bidez maneatzen da.
Azkenik ondo esponitutako argazkiak ditugu. Hauetan, argazkia ateratzeko unean pelikulara edo sentsorera sartzen den argi kopurua egokia da.

Irudi batek, behar duena baino argi gutxiago jaso badu, subesponituta dagoela esango dugu.

Berriz argazki bat erregistratzerakoan argi gehiegi jasotzen badugu sobresponituta dagoela esango dugu.

Expozizio egokia izateak zera esan nahi du. Argazkia ez ilunegi eta ez argiegi egotea, hots ez subesponituta edo sobrexponituta ez egotea. Hau lortzeko kamara guztiek fotometro bat izaten dute barnean, eta berak esaten digu gehenetan, exposizio egokia zein den. berau pasoak deritzan eskala batean dago zatituta, erdian 0a dagoelarik.
Esposizioaren eskala honelakoa da normalean:
-2 .. -1 .. 0 .. 1 .. 2
Ikusten denez -2an hasi eta 2an bukatzen da, eta fotometroa martxan jartzen denean berak esango digu zein puntutan gauden.Baina -2an bagaude, nola pasa 0ra?
Argazkia lortzeko, pelikula edo sentsora argi kopuru bat sartu behar da, zuk zuk baso bat betetzeko ur kantitate bat behar duzun bezala. Zuk ur kantitate gutxiegi sartzen baduzu, basoa ez da beteko, hots, eskalan minus aldean egongo zara eta gehiegi botatzen baduzu, basoak gainezka egingo du, eskalan positiboaren aldean egongo zara. Berdin gertatzen da argazkiarekin ere, zuk sentsoreari argi gutxiegi sartzen usten badiozu, ilunegi geratuko da, hots, subexponituta geratuko da, aldiz, zuk argi gehiegi sartzen husten badiozu, argiegi geratuko da, hots, sobreexponituta geratuko da. Lasai sub eta sobrekin liatu bazara, oraingoz kontzeptua jaso bakarrik. Beraz, sentsorea dugu, argia sartu behar zaiona eta argi kantitate mugatua behar du argazkia ondo geratzeko. Orain nola kontrolatu argi kantitate hori?
Edalontziaren adibideaz jarraituz, badakigu kanilla topera irekitzen badugu ur txorro bat aterako dela, eta kanilla ixten joaten bagara ur txorrota txikituz joango dela, azkenean ur jarioa gelditu arte. kanilla topera zabalduta, edalontziak denbora bat beharko du betetzeko, aldiz kanillatik tantak besterik ez badira sartzen, azkoz denbora geihago beharko dugu. Hau da, Kanilla zabalik dagoen edo ez eta denborak esaten digu basoa nola beteko den, azkarrago edo astiroago. Argazkira itzuliaz, kanillaren lana diafragmak betetzen du, eta denbora kopurua obturadoreak, beraz bi hauek kontrolatuz, argazkia modu egokian esponituarazi dezakegu.

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|