argazkilaritza.com logoa

Gimpekin argazkia biratu

Puntuazioa erabili: / 0
TxarraOna 

Etxera iritsi eta argazkia ikustean zenbat aldiz konturatzen gara ber zeruertz-lerroa oker dagoela? Argazkilaritzari ekiten digonean agian ez digu detailetxo horrek molestatzen baina gerora...

 

Argazkia ateratzerakoan detaile hori kontutan hartzea da hoberena baina horrela ez bada lasai, post-prozesuan ere konpondu daitekeela arazoa. Horretarako Gimp erabiliko dugu oraingoan. Ez da dena Photoshop izango ez?

Egingo dugun lehenengo gauza sarea bistaratzea izango da, "Ikusi > sarea doitu" aukerarekin. Hau moldatzeko "Irudia  > sarea kudeatu" aukera erabiliko dugu, zuloak haunditu txikitu etb egiteko.

Hau egin ondoren biratu "irudia > biratu" aukerarekin angulu kontrola mugituko dugu nahi zeru-lerroa edo etxearen hormak edo zuzen egon behar dena zuzendu harte. "Erdi X" eta "Erdi Y" aukerek, biratze puntua zehazten dute. Normalean ez ditugu ikutuko.

Kapa bat sortuko dugu irudi biratuarekin.

Azkenik sobran dagoena moztuko dugu, "Aukeratu > karratua" kontrolarekin gorde nahi dugun irudia aukeratu eta "irudia > moztu aurkeratua" ekintzarekin lana bukatuko genuke.

Hau da emaitza:

zuzenketaren emaitza

 

Hits: 348
Trackback(0)
Comentarios (0)Add Comment

Escribir comentario

busy

Argazkilaritza ikastaroa - Argazkilaritzaren oinarria