argazkilaritza.com logoa

Gimp ezagutzen

Puntuazioa erabili: / 1
TxarraOna 

Zer da Gimp?

Euskal wikipediak dioenez, Gimp: (GNU Image Manipulation Program) GNU proiektuaren irudiak egokitzeko kode irekiko programa bat da. GNU General Public License lizentziapean argitaratzen da.

Software librearen argazki moldaketarako programa egokia da, izen handiko Photoshop programarekin aldera dezakegularik. Aurreneko bertsioa Unix sistemarako egokitu zen, GNU/Linuxentzat apropos pentsatu zelarik. Egun Windows eta Mac OS X sistema eragileentzako ere egokiturik dago.

Programa nahi den hizkuntzetan izateko aukera daukagula (euskara barne) gehituko nuke.

 

Gimp programaren logoa

 

Askotan jakinezak edo aldatzeko izaten ditugun nagiek ez gaituzte aukera berriak ezagutzeko bideak zabaltzera eramaten. Hori gertatzen da Photoshop-ekin. Naiz eta aplikazio hau garestia izan, benetan behar ez ditugun aukera pila bat eskaintzen dizkigun softwarea erosten dugu. Edo gure ordenagailuan, edozein birus edo zizare sartzeko arriskua hartzen dugu hau crackeatu nahian. Baina hau beharrezkoa al da?

Galdera honi erantzuna emateko dator ikastaro txiki hau. Photoshop-ekin egiten ditugun gauzak Gimp-ekin ere egin ditzakegula erakusteko eta probatzeko bildurrak alde batera uzten laguntzeko. Ea baliagarri suertatzen zaizuen.

 

 

Hasteko argazki bat web-era igotzeko nola prestatuko dugun azalduko dugu. Nahi dugun argazkia aukeratu eta gimp-ekin zabaldu ondoren honako pantaila azalduko zaigu:

 

gimp01

Ezkerrean eskaintzen dituen herremintak daude, erdian tratatuko dugun irudia eta eskuinean beste panel bat geruza, pintzel, historiko, etab.ekin.

Hau honela irudiaren tamaina gure beharretara egokituko dugu menuko, irudia barruan, eskalatu irudia aukera klikatuz. Bertan honako pantaila azalduko da:

 

gimp02

Nahi den eskala aukeratuta, (px, cm,..) zabalera eta altuera definituko ditugu, katea ez badago puskatuta argazkiaren proportzioa zainduko du. Bereismenean pulgada batean zenbat pixel sartuko diren definituko dugu, 72 nahiko izango da web-erako.

Hau eginda argazkia web-erako optimizatuta gordeko dugu. Fitxategia menuan weberako gorde aukeraran azaltzen den pantailan egingo dugu optimizazioa.



gimp03

Ezkerrean ze formatutan gorde nahi dugun ageri da, jpg, png, ... eta behean optimizazio maila.

Hau da dena oraingoz, badakizue dituzuen zalantzak galdetu eta akatsen bat ikusten baduzue esan ere, ez baikara inongo adituak...

Hits: 396
Trackback(0)
Comentarios (2)Add Comment
64
...
escrito por akiliki, maiatza 22, 2010
Ba bai Iskan! , askotan korrontean goxo-goxo joaten gara dela publizitateagatik, edo informazioa bilatzeko orduan erosotasuna bakarrik bilatzen dugulako. Ea denok Gimp erabiltzeko bildurra galtzen dugun. Photoshop-ekin egin daitekeen ehuneko haundi bat egin bait daiteke arzorik gabe xosik ordaindu gabe smilies/smiley.gif
79
...
escrito por iskan, maiatza 21, 2010
ondo dau holako software libreei konfiantza botuak ematea!

Escribir comentario

busy

Argazkilaritza ikastaroa - Argazkilaritzaren oinarria