Sareak argazkilari ugari ezagutzeko aukera ematen digu. Batzuk kirol argazkiak egiten dituzte batik bat, Ortzi Omeñanak esaterako. Beste batzuk argazki mota gehiago ateratzen dituzte, aurrekoan ezagutu genuen Urko Lasarte adibidez.
Gaurkoan ordea Ion Markel argazkilariaren proiektu bat dakargu. Argazkilari Usurbildar honek 365 aztarnetatik, proiektuko 216 aztarnekin harritu gaitu. Aztarna horiek zer diren azaltzeko jarraian datorren elkarrizketa txiki hau egin genion. Guri bezain beste interesatzea espero dugu.

argazkilaritza.com: Deskribatu zaitez esaldi batekin.
Ion Markel: Inkonformista.
a: Nola izan zen argazkilaritzarekin izan zenuen lehen hartuemana?
im: Nere lehen hartuemana, besteen argazkiak ikustea izan zen… Irudiaren mundu zabala gustatu izan zait, bai argazkilaritzan barne edo ilustrazio, graffiti, tattoo’ak, pintura,…
Beti izan nuen inguruan argazki kamararen bat; gogoan ditut adibidez aitak zituen argazki kamarak (hoietako bat nere eskuetara erori zen, Werlisa Club Color… Toy Camera bezela ezagutzen diren kameran barruan sartu dezakegu). Baita ere, osaba argazkilari bat ere.

a: Nolakoa da argazkilaritzarekin duzun erlazioa? Profesionala da, amateurra, aldi bateko...?
im: Momentuz, denbora pasa bat da argazkilaritza niretzako; mundu hau beste era batetara ikusteko aukera ematen didan denbora pasa bat. Baina gustatuko litzaidake erlazio profesional bat izatea berarekin.
a: Aztarna proiektua nola otu zitzaizun?
im: Euskadi Irratian egin zidaten elkarrizketa batean, erretratuen hutsunea aipatu zuten nere flickr’eko galerian eta nik lotsa jarri nuen eskusa bezala. Aukera horretan pentsatzea egin zidan komentario harrek eta flickr’eko beste jende batzuen lanak ikusi ondoren, 365 aztarna proiektuarekin hastea erabaki nuen nere burua modelo bezala aukeratuz… errezena nuen.

a: Zergatik iPhone bat?
im: Proiektu hau aurrera eramateko orduan iPhone bat aukeratzearen arrazoia erreza da, beti eskura daukat. Eta beste arrazoi handi bat, argazki ezberdiñak egiteko ematen dizun aukera zabala bere aplikazio ezberdiñekin. Aplikazio hauetatik hiru azpimarratuko nituzke: Hipstamatic, Lo-Mob eta Tiltshift Generator.
a: Zein da erabiltzen duzun metodologia?
im: Eguneko argazkia ateratzeko orduan pauso erraz batzuk segitzen ditu:
Lehenengoa, tokia (nagoen tokiaren arabera egiten dut argazkia).
Bigarrena, denbora (egun bereziren baten arabera)
Hirugarrena, pertsonala (momentuko sentipenen arabera)
Pauso hauek ez badidate argazkiren bat ematen, nere inguruan dudan objeturen bat aukeratzen dut argazkiaren barruan sartzeko.

a: Bide erdia eginda duzu iada, zeintzuk izan dira bidean aurkitu dituzun oztopo nagusiak?
im: Izan dudan oztopo nagusia eta bakarra, egunen batean ideien hutsunea izan da… eta egunak pasatzen doazen moduan, oztopo hau nabarmenago egiten da. Beste alde batetik, proiektu hasieran nituen arau batzuk aldatzen joan naiz, autoerretratuarena adibidez… kasu honetan bikotearen laguntza izan dut.
a: Gainontzeko aztarnak ikusiko ditugu?
im: Proiektuarekin hasi nintzenean banekien bukaerara iristea zaila zela (365 proiektu asko ikusi ditut flickr’en bide erdian gelditzen) baña orain bide erdian nagoela gerturago ikusten det proiektuko azken aztarna.

a: Beste proiekturik badaukazu buruan?
im: Egia esan, oraindik bide erdian nagoenean proiektu honekin, badaukat hurrengo 365 proiektu bat pentsatua, baña lehenik hau bukatu nahi dut. 365 proiektuez gain, beste ideia batzuk ere baditut baña argazkilaritza denbora pasa bezala dudanez, ez dakit aurrera aterako ditudan.
a: Aztarna proiektua ezagutu nahi duenarenari zer esango zenioke?
im: Jendeari esango nioke animatzeko antzeko proiektu batekin, terapia pertsonal interesgarria da eta argazkiak ateratzeko orduan asko ikasten da ingurua aztertzen.
a: Zerbait gehiago esateko?
im: Eskerrik asko proiektu hau aurrera eramaten lagundu didazuen guztiei, bereziki flickr’eko kontaktuak eta etxekoei.

a: Eskerrik asko Ion Markel
Aztarna gehiago ikusteko gogoarekin geratu bazatete webgune hau bisitatu dezakezue.
http://www.flickr.com/photos/ionmarkel/sets/72157620666382523/
