| Artikuluen aurkibidea |
|---|
| Goizane Mendizabal argazkilaria ezagutzen |
| # orri |
| # orri |
| Orri guztiak |
Egun batzuk pasa dira ia Euskal Herriko argazkilarirenbat ezagutzen ez dugula. Gaurkoan argazkilari gazte bat dakargu, Urko eta Aztarnak proiektua bezala Flickr bidez ezagutu dugu eta pena merezi du benetan.

Argazkilaritza: Aurkeztu zure burua.
Goizane Mendizabal: Kaixo danoi !!
Goizane Mendizabal (Goiz lagunentzat) naiz, 21 urte ditut eta Zarauztarra naiz.
Diseñatzaile grafikoko ikasketak ditut eta oraintxe bukatu dut argazkilaritzako urtebeteko ikastaroa (Ivasfot, Donostian), baino egia esan behar badut gehien bat kamera eskuetan artu eta kanpora intenda ikasi dut, eta oraindik ere horretan nabil. :)
a: Nola izan zen argazkilaritzarekin izan zenuen lehen hartuemana?
gm: 17 urterekin nire lehen kamera konpaktu digitala oparitu zidaten eta edozerri argazkiak ateratzeari ekin nion, zerbait magikoa iruditzen zitzaidan eta horrek engantxatu ninduen. Halere, diseñu grafikoko ikasketak egiten ari nintzela ohartarazi nintzen benetan nahi nuena argazkilaria izatea zela, kamera reflexak ematen dituen abantaila guzti hoiei imajinazio pixkat bota eta benetan gauza ederrak lortzeko gai nintzela iruditzen zitzaidalako.

a: Klaseekin edo bakarrik ikasi duzu?
gm: Aurten argazkilaritza profesionaleko lehen urtea egin dut Donostian, kamera digitala ezagutzeaz gain, formatu erdiko kameraren erabilera ikusi eta argazkilaritzako historia aztertu dugu.
Halere mundu honetan gauza asko libretik ikasten da eta internetek eskeintzen digun guztia aprobetxatzen dut gauza berriak ezagutu eta ikasteko.
a: Nolakoa da argazkilaritzarekin duzun erlazioa? Profesionala da, amateurra, aldi bateko...?
gm: Izugarri gustatuko litzaidake nire etorkizuna argazkilaritza profesionalarekin loturik egotea baino jende on asko dago eta destakatzea zaila da.
a: Zein ekipo daukazu?
gm: Nikon D80
Nikon D300
Nikkor 18-70mm (kit)
Nikkor 18-135mm (kit)
Nikkor 35mm (oraintxe eskatu dut, eta probatzeko desiatzen nago iada)

a: Zein da zure motibazioa argazki bat ateratzeko unean?
gm: Motibazioa, kamera hartzen dudan guztietan daukat, izan ere ez dakizu iñoiz zerrekin topa zaitezkeen. Argiak milaka joko ematen dituenez egunero pasatzen zaren leku bat, adibidez, iñoiz baino polittagoa ikus dezakezu edota beti irribarrez ikusten duzunaren arpegia ilunago eta esprezio desberdinarekin.
Horrelako gauzak galtzearen beldurrak emango dit agian argazkiak ateratzekoan edukitzen dudan gogo hori.
a: Zer programa erabiltzen duzu postprosezuan?
gm: Photoshop CS4-a.
a: Post-prosezuan argazkiari oso ikutu berezia ematen diozu, bai kolore eta testura aldetik, norbaitengan inspiratu zara horretarako?
gm: Argazki asko eta asko ikustearen emaitza da hori baina esan beharra daukat diseiñuak influentzi haundi xamarra daukala nire argazkietan. Teknikak alde batera utzi eta gauza berriak probatzen ditut, texturak, kolore, irudi eta imajinazioa nahastuz.

a: Zure argazkien erakusketarik egin duzu edo egiteko intentziorik daukazu?
gm: Duela urtebete Xpressionk Kultur Elkartekoek Lasarteko Jalgi kafe antzokian erakusketatxo bat egiteko aukera eman zidaten eta han txintxilikatu nituen 10-12 bat argazki.
Orain ez didate ezer proposatu baina ea aurrerago aukerarik dudan! :)
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|