Olentzerok opari bat ekarri digu argazkilaritza.com osatzen dugun lagun guztioi.
Atal berri bat, Euskal Herriko argazkilariak eta proiektuak ezagutzera emango dituen atala. Bertan argazkilari zein proiektu ezagunak egotea gustatuko litzaiguke baina baita ere ezezagunak.
Atala zabaltzeko Ortzi Omeñaka argazkilari Andoaindarra aurkeztuko dizuegu.
Bere argazkiak Caborian webgunean ezagutu genuen eta hemendikan bere flickr orrian sartu ginen. Kirol desberdinetako argazkiak aurkitzen ditugu batez ere bertan, futbola, saskibaloia, skatea, txirrindularitza eta batez ere Surfa.

http://www.flickr.com/photos/ortziomenaka/4131029426/sizes/o/in/set-72157622867422984/
Bera ezagutzeko galdera sorta bat bidali genion eta hona hemen erantzunak:
Argazkilaritza.com: Deskribatu zaitez esaldi batekin:
Ortzi Omeñaka: Bihotzari kasu eginez bizi den pertsona
A: Nola izan zen argazkilaritzarekin izan zenuen lehen hartuemana?
OO: nere aitaren kamera batekin, nikon f50 bat. nire lagunak surfean aritzen ziren eta niri ura beldurra ematen zidanez, ondarrean pasatzen nuen denboraldi luzeak samurtzeko argazkiak ateratzen hasi nintzen
A: Nolakoa da argazkilaritzarekin duzun erlazioa? Profesionala da, amateurra, aldi bateko...?
OO: Amaterra, afizio serio bat bihurtu da, noizbehinka lau txakur atera ditut argazkiren batekin
A: Zergatik kirol argazkiak?
OO: Akzioa oso gustoko dudalako, sufrimendu aurpegiak, esfortzua, superazioa...... momento berezi horiek kamerarekin isladatzea atsegin dut
A: Zein ekipo daukazu?
OO: Nikon D300+MB D10-Nikon 10.5 f2.8-Nikon 12-24 f4-Nikon 17-55 f2.8 -Nikon 105 f2.8 VR-Nikon 70-200 f2.8 VR-Nikon 200-400 f4 VR-Nikon TC 14E II-SB900-Lumix LX3-Manfrotto 055XDB+RC222-Manfrotto 680B.

http://www.flickr.com/photos/ortziomenaka/4173433187/sizes/o/in/set-72157622848092469/
A: Zein da erabiltzen duzun metodologia?
OO: Lehenengo eta behin kirolari buruzko informazio piska bat bildu ezagutzen ez badut, ondoren argazkiak egingo ditudan lekua aztertu, fondoak, anguloak ea. ondoren kamera ondo konfiguratu, isoa, f-a, obturazioa, enfoke modua eta listo
A: Zeintzuk dira argazkiak ateratzerakoan aurkitzen dituzun arazoak?
OO: Batez ere baldintza klimatologikoak egokiak ez direnean, argi gutxi dagoenean eta isoa igo behar denean, flasha erabiltzerakoan, oraindik arlo horretan asko daukat ikasteko
A: Aholkuren bat hasi berrientzako?
OO: Argazkilaritza disfrutatzeko afizioa bezala ulertzea, garrantzitsuena norberari gustokoa izatea egiten dituen argazkiak, ez dela hain garrantzitsua diru izugarria gastatzea argazki onak ateratzeko.

http://www.flickr.com/photos/ortziomenaka/3955129883/sizes/o/in/set-72157622315885823/
A: Zure argazkien erakusketarik egin duzu edo egiteko intentziorik daukazu?
OO: Ez dut inoiz egin, baina etorkizunean zerbait prestatzea gustoko izango nuke
A: Zerbait gehiago esateko?
OO: Eskerrik asko eman didazuen aukeragatik, web horri hau piskanaka hazten joan dadila eta euskal argazkilarie bultzatzen jarraitu.
A: Eskerrik asko zuri
Ortziren obra http://www.flickr.com/photos/ortziomenaka/ webgunean aurkituko duzue.

| < Aurrekoa |
|---|