Facebook, lagun batek "atsegin dut" moduan etiketatzen du argazki bat eta nire horman ikusten dut. Honela ezagutu nuen Itziar duela hilabete batzuk. Geroztik bere ibilbidea jarraitu eta bere argazkiez gozatu dut.
Bera hobeto ezagutzeko eta zuei guztioi aurkezteko berba batzuk gurutzatu ditugu. Ea gustuko duzuen.

Itziar Villarren argazkia
Argazkilaritza.com: Aurkeztu zaitez:
Itziar Villar: Kaixo, Iruneko Itziar nahiz. Duela hogeitahamapiko urte jaio nintzen behiak, gaztak eta munduko txokolate hoberena duen herrialdean, Suitzan! Pasa dira urte batzuk Irunen bizi naizela, itsaso eta mendiz inguratuta. Argazkilaritza zale amorratua nahiz eta badira bi urte erreportaje sozialak egiten hasi nintzela, ezkontzak, haurrak, haurdunaldiak eta bestela ekitaldi desberdinak.