Iada denbora pasa da azkenengo gaia proposatu genuenetik.
"Berdea" gaiak ez zuen arrakasta haundirik izan baina beno, jendea animatzen ari da idaztera eta ea joko sinple hau aurrera eramaten dugun.

Aste honetan udaberria gaia proposatuko dugu. Badakizue, bere osotasunean. Zuei udaberriak zer ekartzen dizue burura?
Gauza animatzeko, datorren asteazkenetik ostiralera argazki gustokoena bozkatu ahal izango duzue, eta bozketaren irabazleak datorren asteko gaia aukeratuko du.
Parte hartzera animatu!

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|