Eremu-sakonera zer den teorian azaldu eta gero hau praktikan jartzeko unea iritsi da.
Iada argazkilaritzaren oinarria atalean baditugu kontzeptu batzuk azalduta. Baina orainarte ez dugu inolako praktikarik egin, eta zuen berri jakin gabe ez dakigu ulertu den ala ez.Honetaz gain, ezagutzen dudan jendeak bildurra duela dio bere argazki bat hemen ikusteko.
Praktika zertan datzan esan baino lehen esango ohar bat, webgune hau ez da kritika sinpleak egiteko gunea. Inor ez da jakinda jaio eta ez da egun batetik bestera gauza batetan onena bihurtzen. Gune hau osatzen dugunen artean dakitenak eta ez dakitenak daude, beraz lasai igo zuen argazkiak, denon artean ikasiko dugu eta.
Praktika zertan datza:
Eremu-sakonera desberdinak lortu nahi ditugu. Foku-luzeera desberdinekin, diafragma tamainu desberdinekin eta objetura dagoen distantzia aldatuta.
Iruzkinetan argazkia eta bera egiterakoan izandako arazo eta erabakiak jarrita.
Ea nola ateratzen den gauza.
- Gehiago irakurri
- Iruzkinak (7)
- Ikustaldiak (505)










