Erretratu baten argiztatzeak erretratu on eta txar baten arteko aldea markatzen du.
Ni egia esan ez nahiz oso aditua gai hauetan, baina [1]canon speedlite 580ex ii flash-a oparitu zidatenetik pixkanaka ikasten eta praktikatzen joan nahiz. Baina denok ez dugu horrelako flash bat edukitzeko aukera, beraz eguzkiarekin nola jokatu erakutsiko dizuet.

Lehenik eta behin argazkiek bolumena izatea lortu behar dela esan behar da. Argazki honetan atzetik iluminatuta dago, aurpegian egin nuen neurketa eta honek eguzkia atzean egonik atzekoa sobre-exponitu egin zuen. Beste kasu honetan eguzkiak 90ºko angelu batetik argiztatzen du.

Azkenengo
adibide honetan eguzkiak markelen aurpegia argiztatzen du 45º algelu
batekin, neurketa argi fuerteetan egin da. Honela ez dago beste bi
adibideetan bezain besteko kontrasterik eta aldi berean aupegiak
bolumen guztia du.

Argazki guztiak Canon EOS 350D-arekin aterata daude, canon 50mm 1,8II jarrita duelarik.
Jarraituko du....

| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|