argazkilaritza.com logoa

Gaurkoan Markelen argazki bat erakutsi nahi dizuet.

Markelen erretratua ©Ichitaka Markel

Astelehenetan argazkia

Aspaldian ateratzen ditudan argazkien %70 mendien inguruan ateratakoak dira. Gaurkoa nola ez Adarra mendiaren ingurukoa da.

Aste arraro hauek aitzakitzat jarrita barkamen eske nator gaurkoan ere. Astelehenean prest behar zuen sarrera 2 egun beranduago idazteagatik.

Urnieta inguruan ibilalditxo bat ematera irten eta ateratako argazkia duzue honakoa, Sagaztiek osatzen duten irteera puntuan Adarra mendia jarriz sakontasuna eman nahi izan diot argazkiari. Ondoren Bibble programarekin, txuri-baltzera pasa eta moztuta aurkezten dizuet.

Sagaztiak eta Adarra mendia Urnietatik ikusita CC-BY 2.0 Ichitaka. Urnieta inguruan dauden ibilbide baten sagarrondoak Adarra mendira garamatzate

Astelehenetan argazkia

Arabako Valdedegobiako herritxo batean egon eta bertako lasaitasun eta paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Inguruan Euskal Herriko txokorik berezienetako bat bisitatu genuen, Gasaltza-Añana. Gatza ateratzeko erabiltzen duten eragatik, herriko arkitekturak duen xarmagatik eta eskaintzen dituen paisaiagatik herri ikusgarria dugu.

Bertako berezitasunetako bat, erdi-arotik datorren gatza ateratzeko modua dugu. Argazkian honetan erabiltzen dituzten Gatz-larrainen ikuspegi bat aurkezten da.

Añanako-gesaltza herriko gatza ateratzeko Larrainak CC-BY 2.0 Ichitaka. Añanako-gesaltza herriko Gatz-larrainak

Argazkia 13 zatiz dago osatua. Berau Hugin programarekin burutu da. 230MB-eko argazki erraldoi bat eskuratuz. Bertan hainbat xehetasun aurkitu ditzakegu. Lehenengoa eraikin hauetatik ateratako gatza litzateke. Denbora luzez ur gazia larrainetan egon ondoren, ura lurrunduta gatza bakarrik gelditzen da bertan.

Gatz larrainetatik ateratako gatza. Argazki handiaren zatia. CC-BY 2.0 Ichitaka. Gatz-larrainetatik ateratako gatza.

Beste bat gatza ateratzeko eraikina bera litzateke.

Gatza ateratzeko Larrain-a CC-BY 2.0 Ichitaka. Gatz-larraina

Astelehenetan argazkia

Duela urte batzutako argazkiak ikusten nabilela argazki honekin egin dut topo. Argazki hau Perun dagoen, Colcako kainoira egindako ibilbidean atera nuen. Erretratua koloretan neukan prozesatuta eta duela urte batzuk Gasteizen dagoen "Los Herrán" tabernan egin nuen nire lehen argazki erakusketan erabili nuen, Eta astelehenetan argazkia (11) .

Argazkia koloreetan nuen baina txuri beltzera pasa eta hemen duzue argazkia, ea gustukoa duzuen.

Peruko Colca kaionoieko paisaia. CC-BY 2.0 Nausicaä. Peruko Colca kainoia

Koloreetan dagoen moldaketa .

Artikulo hau egiten nabilela zorretan nagoela ikusi dut. Nire Peruko ibileren erreportaien lehen bi atalak egin eta bukatu gabe utzi nituen, ea laster azken atalak idatzi eta erakusten dizuedan.

  1. Peruko ibilerak. lehen atala Paracas
  2. Peruko ibilerak. Bigarren atala; Nazca

Astelehenetan argazkia

Asteburu honetan, bizitza osoko momentu "frustrante"-enetako bat bizi izan dut. Xoxokako jaietan, Gorriti eta bere animaliak zeudela aprobetxatuk, semearekin bueltatxo bat ematera igo ginen Honela, festaz gain argazkian ikusten duzuen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen.

Xoxokatik Ernio mendiaz dugun paisaia. CC-BY 2.0 Ichitaka. Xoxoka auzotik, Ernio mendia sutan ikusi genuen.

Dena oso ondo zioan etxera itzultzeko ordua iritsi zen harte. Kotxera iristerakoan kristal bat puskatuta zegoela ohartu eta kamararen motxila falta zela konturatu ginen. Bertan kamara ez zegoen baina 3 flash, disparadoreak, objetibo 1 eta beste filtro pila etab, faltza ziren.

Norbaitek zerbait ikusi zuen galdetu, eta furgoneta berde argi haundi batean zioazen Ijitu batzuk izan zirela esan ziguten. Ama eta alaba gazte bat. Esanda bezala sekulako inpotentzia, frustrazio eta mala ostiarekin itzuli ginen etxera.

Gaur zerbait pentsatu ondoren, inflexio puntu bat bezala hartu dugu, hemendik aurrera, nahiz eta Xoxoka bezalako toki lasai batera joan, ez gara fidatuko.

Astelehenetan argazkia

Aste honetan guneak azken aldian baino aktibitate gehiago izan du. Argazki galerietan urnietako San Miel jaien barruan antolatutako "Los Funebres" ikuskizunean ateratako argazkiak jarri dira ikusgai. Zaragozako Artea teatro taldeak antolatutako ikuskizun ikusgarria.

Astelehenero bezala "Astelehenetan argazkia" seriak argazki berri bat utzi digu. Oraingoan Urnietako jaietako Miela maskotari eskainia. Guneak 3 urte bete dituela ere ospatu dugu bidebatez.

Ichitaka erabiltzaileak, Iurretako Goiuri auzoko panoramika erakutsi digu, eta bertan ze argazki ezkutatzen diren ere erakutsi digu.

Foroetan argazki berriak erakutsi diren arren, Strobist irteera bat interesatuko litzatekeen galdetu da. Eta gaiean bertan erantzun ez bada ere, Twitter eta Facebook sareeran interesa dagoela erantzun da. Zer iruditzen datorren astean zerbait adosten badugu?

Gure Flickr-eko taldean ere argazki ederrak ikusteko aukera izan dugu.

Ea datorren astean mugimendu gehiago daukagun!

Asteburu ona pasa!

Azken berriak

Artikulu gehiago...

1 / 43 orria

Hasiera
Aurrekoa
1
<<  Urtarrila 2012  >>
AlAsAzOgOrLrIg
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Azken iruzkinak foroan

gehiago ikusi...

Azken iruzkinak